Doako proba

Zure eskola doan erregistratu dezakezu, eta Premium bertsioa probatu zure ikasleekin doan bi hilabetez.

Ikastaroak erostea

Ikastaroak erostea oso erraza da, idatzi honako helbide honetara: escuela@edudigital.net.

Hurrengo hobekuntzak

Lanean ari gara programan hobekuntzak jartzeko irakasleen erabileraren arloan: ikasgela oso baterako nahi duzun lexikoa sartzea, ikustea ikasle bakoitzaren errendimendua klik bakar bat eginez, hark emandako denbora, egun duen maila, denbora-tarte batean izandako hobekuntza, eta abar.

Kode bat bidaliko dizugu formularioan sar dezazun; zuk erostean zehaztutako ikasle-kopururako balioko du.

Erabilera

Gomendioak

8 urtetik aurrerakoentzat da eraginkorra programa hau.

Gomendatzen dugu hamar minutuko bi txandatan gehienez erabiltzea egunero. Lehenbizi, serietik kargatutako oinarrizko lexikoa ikasiko da ongi. Geroago, ikasle bakoitzak bere testuetan gaizki idazten dituen hitzak lantzea gomendatzen da, modu horretan erabat pertsonalizatuko baita egin beharreko lan ortografikoa.

Lotutako materialak

Gabarró metodo osoak paperezko koaderno bat ere badu barnean, ikastaldian bakarrik behin egin behar dena. Irakasleentzat, laguntzeko materiala dago, doakoa: bideo bat, gida didaktiko bat, liburu bat eta koaderno bat. Boira Editorial argitaletxean argitaratuta daude.

Azentuei buruzko Tábara metodoa onlineko sistemaren bidez egin daiteke (sistema gomendatua) edo paperezko koaderno bat erabiliz.

Koadernoak Boira Editorial argitaletxean edo edozein liburutegitan daude.